
Joan den maiatzaren 5ean berriro inauguratu zuten Elantxobeko Aterpetxea, bere instalazioetan hobekuntza nabarmenak egin baitituzte. Orain, gainera, edukiera handiagoa dauka, 30 pertsona hartu ditzake hain zuzen.
Ekitaldi ofizialean Amaia Eiguren Elantxobeko alkatea eta udalbatzako zanbait kide izan ziren. Suspergintzatik Jose Puyo lehendakaria eta Jon Basaldua Instalazio eta Aterpetxeen Saileko arduraduna hurbildu ziren.
Instalazioak guztiz berritu dira eta egin diren berrikuntzen artean ezinduentzako egokigarritasunerakoak daude; komun, leiho eta sukaldeko berriztatzeak. Halaber, altzari guztiak eta dekorazioa ere berritu dira, eta, gainera, aterpetxean berogailua jarri dute.
Berrikuntza hauekin, Elantxobeko aterpetxea Suspergintzako Aterpetxeen Sareko izarretako bat izango da uda honetarako. Guzti horri, aterpetxearen inguru zoragarria eta Elantxobek laster izango duen “itsasaldien igerilekua” gehitu behar zaizkio.
Aterpetxe honetarako lehentasuna duen publikoa honako hauek osatzen dute: elkarteak, astialdi, kultura edo kirol taldeak, eta baita familia eta lagun taldeak.
Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao | tlf. 944 008 060 | fax 944 008 061 | Zaintzea | Nontzeberri | Bakeola | lege oharra