Suspergintza Elkartea

loturak

  • EDE Fundazioa
    EDE Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere helburua gizarte-, kultura- eta hezkuntza-garapena sustatzea da, profesional eta boluntarioei zuzenduriko prestakuntza eta orientabide programa, entitate eta esku-hartze egitasmoei zuzenduriko aholkularitza eta laguntza, informazio-, dokumentazio-eta bitartekaritza-zerbitzu eta lan-orientabidearen bidez.
  • ST3 Elkartea
    ST3 elkartea arazo teknikoak dituzten gizarte erakundeei laguntzeko eratu da. Horretarako, konponbide, erantzun eta laguntza integralak eskaintzen ditu, erakunde bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuz.
  • Nontzeberri
    Euskarazko kultura ataria da. Interaktibitate eta kreatibitateari begirako webgunea da. Bere atal nagusiak honako hauek dira: literatura, musika, artea, bertsotan, ikus-entzunezkoak, eszena, bidaiak eta Zeuk Sortu aldizkaria.
  • Zaintzea
    “Zaintzea” laguntza behar duten pertsona nagusiak zaintzen dituzten familiei begira sortutako arreta integraleko proiektua da. Pertsona horien bizitza-kalitatea hobetzea du helburu, eta, horretarako, zainketa denbora luzeek laguntza behar duten familiarrak zaintzen dituztenengan dituzten ondorio negatiboen arreta eta prebentzioa konpontzen laguntzeko programak eskaintzen ditu.
  • Bakeola
    Bakeola gatazkak behar bezala tratatzeko zentro espezializatua da, trebakuntza, ikerketa eta praktika uztartzen dituena, ikuspuntu sozioafektibotik. Kontsulta, trebakuntza edo ikerketarako espezializatutako langileak dituen espazio iraunkorra da, gure elkarte eta lantaldeetako gatazka egoerei erantzuna emateko gai izango den talde profesionala duena.
  • Biltzen
    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Inmigrazio Zuzendaritzak Kultur arteko Bitartekotza eta Hezkuntzarako Ekimen Komunitarioak Koordinatzeko Zentroa sortu eta atxikitzea hartu du helburu. Zerbitzu horren xedea da euskal gizartean dauden kultur komunitateen arteko elkarrizketa bizkortzea; orobat, kultur komunitate horien eta Administrazioaren arteko harremana. Hain zuzen ere, zerbitzu publiko eta pribatuei beraien lanerako aholkua eman diezaiekeen zentroa nahi da —kultur arteko bitartekotza eta hezkuntzaren eremuan—, alor horretako gatazkak kudeatu eta eraldatzeko prozesuak errazteko gauza izango dena, eta pertsona ororen gizarte-integrazio osoa errazteko gai, aniztasuna errespetatuz, betiere.
  • bolunta
    Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Kutxak eta EDE Fundazioak Bizkaian sortu duten boluntariotza agentzia da, borondatezko lana eta gizarte mugimendua garatzeko. Bere lana gizon-emakumeen eta horien erakundeen elkartasuna bultzatzea da, laguntza osoa eskainiz euren lana erraz egin dezaten.
  • Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia
    Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren, BBK Gizarte Ekintzaren eta EDE Fundazioaren arteko lankidetza proiektua da. Diseinu eta prestakuntza-ekintzetarako fase baten ostean, Behatokia 2007an jarri da martxan. Hirugarren sektorearen aldeko apustu argia egin duten agente biren eta sektoreari babes espezializatua ematen dion irabazi asmorik gabeko erakunde baten arteko lankidetza da proiektu berri honi bizitza emango diona. Proiektuak hirugarren sektoreko sare eta erakundeen partaidetza aktiboa behar du, garapena izan dezan.
  • Cáritas
    Bilboko Caritas Diocesana Bizkaiko Elizaren erakundea da. Gizarte Justizia bultzatzen du. Beharrizana duten eta gizarte bazterketa jasaten duten gizon-emakume eta familiei laguntzeko programak garatzen ditu.
  • Euskalerriko Eskautak Bizkaia
    Irabazteko asmorik gabeko erakundea da eta Euskal Herriko herri eta auzoen hobekuntza bultzatzen du, eskaut eta hezkuntza aisialdi lanaren metodologiatik. Hori, bertan bilduta dauden 41 taldek egunero egiten duten lanari esker lortzen du.
  • Bilboko elizbarrutia
  • bbk. Obra social
    Bilbao Bizkaia Kutxako Gizarte Ekintza.

 

Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao | tlf. 944 008 060 | fax 944 008 061 | Zaintzea | Nontzeberri | Bakeola | lege oharra