![]() |
||||||||||||
|
· HEZKUNTZA, GIZARTE ETA KULTURA PROGRAMEN KUDEAKETA |
||||||||||||
Hala nahi duten erakundeekin
kolaboratzen dugu, euren programa sozialak, hezkuntzakoak eta kulturalak
diseinatzeko eta burutzeko, kudeaketa integralaren ikuspuntutik erakundearen
beharrizanak eta helburuak asetzeko asmoarekin. |
||||||||||||
| Haur Eskolen
orientazioa, kudeaketa eta zuzendaritza pedagogikoa garatzen dugu, Haur
Hezkuntzako lehenengo zikloaren (0-3 urte) beharrei erantzunez. Gure zerbitzuaren balio erantsi moduan, harremanetarako, trukerako, komunikaziorako eta elkarrekin ikasteko guneak eskaintzen ditugu, Gurasoen Eskolen bitartez. Gure profesionalak tituludunak dira, haur hezkuntzan trebakuntza eta esperientzia handikoak. Egun kudeatutako Haur Eskolak honakoak dira: · Bilboko Udalaren hiru Haur Eskola: San Frantziskon, Otxarkoagan eta Elexabarrin. · Gatikako Udalaren Haur Eskola. |
||||||||||||
| Irtenbide berritzaile
eta sortzaileetarako laguntza ematen dizugu, populazioa zahartzeak dakartzan
aldaketa soziokulturalei aurre egiteko, zahar etxeetan, kultur etxeetan,
egoitzetan, eguneko zentroetan, familian, etab. Bizi-kalitatea hobetzeko programak garatzen ditugu, honakoen bidez: · Esku-hartze psikosozialak. · Estimulatzeko animazioa. · Aisialdi eta animazio soziokulturala. · Laguntza eta babes soziala. · Dementziarako, Alzheimerrerako eta oroimenerako tratamendu alternatiboak. · Ekintza planak diseinatzea. · Zaintzeko ardura duen familiari arreta espezializatua ematea. · Profesionalentzako trebakuntza eta babesa. · Giroak aldatzea. · Beharrizanen ebaluazioa eta diagnostikoa. Trebatutako eta motibazioz betetako giza talde baten esperientzia eskaintzen dizu Suspergintza Elkarteak, zerbitzu horiek diseinatzean, kudeatzean, gainbegiratzean eta ebaluatzean. |
||||||||||||
| 8 eta 100
leku arteko instalazioak dituen aterpetxe
sarea kudeatzen dugu, talde bakoitzaren
beharrizanen arabera: elkarteak, taldeak, hezkuntza-zentroak, enpresak,
familiak, koadrilak, etab. Aterpetxeak berdin egon daitezkeenez kokatuta landa-inguruetan zein Bilbo erdian, jarduera ugari egin daitezke: hezigarriak, abenturako kirolekoak, aisialdi kulturalekoak edota turismo sozialekoak. Gure aterpetxeak: |
||||||||||||
|
||||||||||||
Hitzartutako aterpetxeak: |
||||||||||||
|
||||||||||||
Beste batzuk ere: · Asturiasen · Kantabrian · Katalunian · Balear Uharteetan |
||||||||||||
| Derioko seminarioko eraikinean
kokatutako Mañarikua Egoitza kudeatzen dugu. Egoitza mistoa da, 80 pertsonarentzako lekua duena eta ikasleen ekipamendu batek izan behar dituen erosotasun eta zerbitzu guztiak eskaintzen dituena. |
||||||||||||
| Kazetari, diseinatzaile
grafiko, informatikako teknikari, ekonomista eta harreman publikoek osatzen
dugun lan-taldeak, fundazio, GKE, gizarte-mugimendu, erakunde publiko zein
pribatu eta elkarteen irudi publiko eta komunikaziorako beharrak asesten
ditu. Nontzeberri: www.nontzeberri.com gazteentzako web ataria da, euskaraz. Proiektu berritzailea da, kultura arloko informazio gaurkotua ematen duelako, diseinu eta planteamendu sortzailearekin eta modu interaktiboan. |
||||||||||||
| Suspergintza Elkartean badihardugu lanean gure zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzearren. Entitatean abian jarri dugun hizkuntzaren normalizaziorako plana gure euskararekiko konpromezuaren ondorio garbia izan da. Plana abian jarri izanagatik Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren partetik jaso dugu Bai Euskarari Ziurtagiria, gure kasuan BIDEAN agiria. Agiri hori euskararen normalizaziorantz abiatu diren erakundeei ematen zaie, lehenengo urratsak egiten hasi direnei. | ||||||||||||
![]() |