![]() |
| Kolaborazioan eta osagarritasunean
oinarritutako harremanak sortzen saiatzen gara gurekin lanean diharduten
enpresekin: · Ideiak sustatzen ditugu, lan bat eskatzen diguten pertsonen filosofiara egokituz geure lan-baldintzak. · Beharrizan sozialei, kulturalei eta hezkuntzakoei aurrea hartzen saiatzen gara, zerbitzugune berriak sustatuz. |
| Ura iturri berri batetik
sortzen hasten denean, mendiak ez daki zer gertatuko den. Hari argia pasatzen
ikustean, arrokek eta arbolek goroldiozko soinekoa janzten dute, eta galdetzen:
Noraino helduko da ur-laster hau? Erreka handiago batera joango da? Ur-lasterrak
berak erreka bat sortuko du, eta gai izango da muino berdeen artetik bidea
egiteko? Lehenengo harriak topatzean lurrunduko da? Suspergintza Elkartea duela hamabost urte baino gehixeago hasi zen ura isurtzen. Euskalerriko Eskautak Bizkaia eta EDE Fundazioa izan ziren haitza astindu zuten erakundeak, iturriak jatorrizko bideari ekiteko. Ordutik, Suspergintzak etengabe handitu du ur-lasterra, Bilboko Elizbarrutiko Caritas proiektuan sartzeak argi uzten duenez. Uholdeek elikatuta eta sikateek indartuta, ubide egokia topatuz joan da, jarduera-esparru berrietan sartzeko. Orain, Suspergintza ur-biziko oparia da, inguruetako lurraldeak elika ditzake eta, lurralde horiekin batera, emankorrago bihur ditzake. Horretarako hasi zen ura isurtzen. Baina erreka hazi arren, geografiari buruzko adituek badakite errekaren goi-ibarra dela garrantzitsuena. Eta iturria duela hamabost urteko leku berean dago. |