Gazteak elkarrekin harremanetan jartzeko guneak sortzen ditugu udalerrietan, aisialdiaz goza dezaten.

Aisialdi sortzailea eta parte-hartzailea bultzatu nahi dugu gune horietan, gazteei alternatibak emanez.

Horrez gain, gure helburua da aisialdian normalean egiten diren jarduerei buruzko kontzientzia kritikoa sortzea gazteengan. Horrela, eurek sortuko dituzte behar dituzten alternatibak.