Eskolako jangela-zerbitzua kudeatzen dugu, zentro bakoitzaren beharrizanei erantzunez. Tituludun begiraleak ditugu, elebidunak eta aisialdiko hezkuntzan esperientzia handikoak. Eskolako jangela batean egiten denaz gain, begiraleok aisialdiko jarduerak ere egin ahal izango dituzte (jolasak, tailerrak...), modu horretan dimentsio berria emanez berez hezkuntzarako aukera handiak ematen dituen gune bati, askotan txarto aprobetxatuta egon arren.