| Udal-espazioak kudeatzen ditugu,
jolaserako eta sormenerako. Aisialdiko hezkuntza ez formalaren ikuspuntu
pedagogikotik egiten dugu hori, bai oporraldietan (Gabonetan, Aste Santuan
eta udan) zein ikasturte osoan. Gure ludotekak aisialdirako hezkuntza-proiektu integralak dira. Bertan, haurren beharrizan eta interesetan oinarritutako jarduera ugari eskaintzen dira, beti ere aisialdiko hezkuntzan trebakuntza eta esperientzia handiko profesionalen eskutik. |
![]() |