Suspergintza Elkartea

hirikide

hirikide

1000tik gora gaztek eztabaidatu dute partaidetzaz eta gizarte eraldaketaz

grupo de personashirikide-k, 1.000tik gora gazterekin batera, partaidetza eta gizarte eraldaketari buruzko eztabaida sustatu du bigarren urtean jarraian gazteengandik gertuen dauden errealitate eta esperientzietatik abiatuz. Iazko ikasturtean milatik gora ikaslek esku hartu zuten modu aktiboan programaren saioetan eta Bizkaiko elkarte ezberdinak eta horietan ari diren boluntarioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

2 personashirikide balioetan oinarrituriko hezkuntzako programa da, bolunta-k sustatzen du eta Suspergintza Elkarteko Gizarte eta Hezkuntza Programen sailak dinamizatzen du, eta Bizkaiko batxillergo ikastetxeei eta gradu ertaineko hezkuntza zikloei zuzenduta dago, 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elkartegintza, boluntariotza eta beste gizarte partaidetza mota batzuk sustatzera bideratuta dago.

Boluntariotzaren Euskal Planera eginiko ekarpen gisa sortu da, gazte hiritargoak gizarte mugimendua ezagutu dezan.

Programaren helburuak hauexek dira:

  • Pertenentzia eta gizarte erantzukizun sentimendua sustatu, gizartearen eboluzioa eta hobekuntza gazteen partaidetzaren esku ere badagoela zabalduz.
  • Herritarren partaidetzaren ulermena sustatu gizarte eraldaketarako bitarteko gisa.
  • Banako eta taldeko partaidetza esperientziak eman eta ikasleak motibatu haien etorkizuneko gizarte partaidetzari dagokionez.

2 personasGuzti hau izaera praktikoak, aktiboak eta zentro eta talde bakoitzera egokitzen diren hiru saiotan garatzen da; guztiak hezkuntza eta astialdiko profesionalekin osaturiko lantalde batek dinamizatzen ditu, elkarte ezberdinekin lankidetzan, zeinek haien egoitzak bisitatzea eta haien esperientziak bertatik bertara ezagutzea ahalbidetzen diguten.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan gurekin. Zuen zain gaude.

esanz@suspergintza.net
Elena Sanz
94.400.80.60

Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao | tlf. 944 008 060 | fax 944 008 061 | Zaintzea | Nontzeberri | Bakeola | lege oharra