Generic placeholder image

Adineko pertsonak

Adineko pertsona, mendeko pertsona, haien familia eta zaintzaileentzako akonpainamenduak eta programak eskaintzen eta diseinatzen ditugu.

Gehiago »

Generic placeholder image

Kultura

Jarduerak, proiektuak, zerbitzuak eta ekimenak sutatzen, garatzen eta babesten ditugu, gizarteak kulturaren sormenean parte har dezan, bai eta kulturaz goza dezan ere.

Gehiago »

Generic placeholder image

Emakumea

Kalteberatasun egoeran dauden emakumeentzako programak eta zerbitzuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu, gizarte, kultura eta hezkuntza esku-hartzearen esparruan.

Gehiago »

Generic placeholder image

Haurrak eta gazteak

Ekintzailetzarako talentuen heziketa; balioen sustapena, sormen kulturalerako, gizarte-berrikuntzarako, partaidetzarako, genero berdintasunerako; aukeren dinamizazioa eta arriskuen prebentzioa gizarte digitalean; laguntza eta akonpainamendu pertsonalizatuak... Programa espezializatuekin eta lonjetan, Gazteguneetan, ludoteketan, liburutegietan, udalekuetan...

Gehiago »

Generic placeholder image

Bizikidetza, gatazka eta giza eskubideak

Prozesuak bultzatzen ditugu, bizikidetza hobetzeko, eta Giza Eskubideak, garapen komunitarioa eta eraikuntza soziala sustatzeko, Bake Kultura lortzeko xedearekin.

Gehiago »

Generic placeholder image

Ingurunea

Askotariko gizarte- eta ingurumen-proiektuak sortzen eta garatzen ditugu. Egitasmo horiek inguruan bertan egiten dira, prebentzio, kontserbazio, lehengoratze eta sentsibilizazio jardueren bitartez, eta gune ezberdinetako tokiko eragileen laguntzarekin, betiere, gure ingurumena berreskuratzeko asmoz, eta norbanakoen bizi-kalitatea eta, oro har, gizartea hobetzeko xedearekin.

Gehiago »

Generic placeholder image

Kulturartekotasuna eta tratu berdintasuna

Bere aniztasunaz gehiago jabetuko den gizarte baten alde egiten dugu, ezberdintasunek ematen duten aberastasunean kohesionatuagoa izango den gizarte bat. Horretarako kulturarteko ikuspegia txertatzen dugu gure zerbitzu eta programetan. Horrekin batera, programa aurreratuak sustatzen, diseinatzen eta kudeatzen ditugu ondoko esparruetan: immigrazioa, aniztasunaren kudeaketa, tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren sustapena.

Gehiago »

Generic placeholder image

Aterpetxeak eta egoitzak

ATERI Aterpetxe eta Egoitza sareak Suspergintzaren Aterpetxe Sarearen konpromisoa eta kalitatea jaso ditu, garai berri batean, eta erronka berriei helduz. ATERIK bere instalazioen kalitatearen aldeko apustua egiten du. Horrekin batera, enpleguaren aldeko apustua ere egiten du, bereziki, lana bilatzeko zailtasunak dituzten pertsonen aldekoa.

Gehiago »