


Trinkete Etxea aterpetxea
Lekeition dago, Bilbotik
55 km-ra, Gernikatik 22 km-ra
eta Donostiatik 72 km-ra.
Lekeitio Bizkaiko ekialdeko itsasertzean dago, Lea-Artibai eskualdean. Inguru natural ederrean dago eta itsasoarekin harreman estua du. Horren ondorioz, aisialdiaz eta astialdiaz gozatzeko leku ezin hobea da.
Trinkete Etxeak leku eta ekipamendu ezin hobeak ditu familientzat, lagun taldeentzat, elkarteentzat eta ikastetxeentzat; baita koadrilarekin gozatzeko ere.