


Instalazioak behar den moduan prestatuta daude, honako hauexen premiei aurre egiteko: elkarteak, ikastetxeak, astialdiko taldeak, beste era bateko taldeak eta erakundeak.
Talde guztientzako nahierako irtenbideak: landa-aterpetxeak zein hiri-instalazioak. 20-90 lagunentzako lekua, banan-banako edo taldekako logelak, sukaldeak, bainugelak eta prestakuntzako edo aisialdiko jarduerak garatzeko egokitutako gelak.
Instalazio horietan, janari-zerbitzua, atez ateko garraioa, hezkuntza-jarduerak, abentura-kirolak, aisialdi eta kultur programak... ere eskaintzen dira.
Adiskide, familia, lagunartekoentzat... Aterpetxeak ez dira gazte eta elkarteentzako instalazioak bakarrik, oso instalazio egokiak direlako adiskideekin edo familiarekin txangoa egiteko.
Aterpetxeen sareak banan-banan edo taldeka geratzeko aukera ere eskaintzen du. Lo egiteko ohea ez ezik, instalazio hauek familia handi batean sentitzeko aukera ere eskaintzen dute, jatorri guztietako pertsonekin esperientziak, bidaiak eta adiskidetasuna partekatzeko.
Zerbitzu honi esker, zure familiarekin asteburu bat igaro ahal izango duzu natura bet-betean, eta ezin hobeto pasatuko duzu aisialdi eta astialdi arloko jardueren programa ugari bezain osoari esker.
Gaur egun, zerbitzu hau Lekeition baino ez da eskaintzen. Dena dela, laster, programa gehiago jarriko dira abian, eskaintza hori osatzeko.
Familia-turismorako programa Trinkete Etxean. Lekeitio:
Hezkuntza-programak ziklo bakoitzerako eskola-curriculumetik ateratako helburuetan oinarritzen dira. Eskola-etapa bakoitzak bere une ebolutiboaren araberako jarduera bereziak edukiko ditu:
Hezkuntza-programak diziplina anitzeko taldeak garatzen ditu, eta taldekideak euskaldunak dira, gizarte zein hezkuntza arloko prestakuntzak dituzte (pedagogia, irakasle-ikasketak, animazio soziokulturala), abentura-kiroletan dira adituak eta proiektua aberasten dute, espezialitate bakoitzetik egindako ekarpenen eta talde-lanaren bitartez.
Arrantzari, nekazaritzari, gure historiari, kulturari, hizkuntzari, tradizioei... buruz ikasteko eta gozatzeko. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
Ikastetxeek ikastetxeko bertako eta ikasgeletako bizikidetza lantzeko premia zegoela adierazi zuten, eta, ikuspegi integraletik, eskaera horri erantzutea du helburu. Horretarako, inplikatutako ikastetxeetako taldeekin lan egiten da.
Gazteentzako bidaia bereziak, eurentzat egokitutako instalazioak eta jarduerak antolatuta.
Asturias: El Cantú aterpetxea. Colombres. (5 egun - 4 gau)
Jarduerak:
Bartzelona: Peré Tarrés aterpetxea. Bartzelona.
Jarduerak:
Euskadi: Trinkete Etxea. Lekeitio. (3 eta 5 eguneko programak)
Jarduerak:
*Nahierako bidaiak ere antolatzen dira.
Elkarte, ikastetxe eta taldeentzako udalekuek aisialdi eta astialdi arloko jarduerak eskaintzen dituzte (abentura anitzeko kirolak, txango turistikoak...), naturaz, inguruneaz eta instalazioek emandako aukerez gozatzeko. Egonaldiak zenbait txandatan antolatzen dira interesdunen premien arabera, eta, oro har, egunbete eta 15 egun arteko iraupena dute.
Aisialdi eta astialdiko jarduerak egin nahi dituen edozein talderentzako jarduerak eta abentura anitzeko kirolak eskaintzen ditugu geure instalazioetan:
Astialdi eta aisialdi arloko jarduerak:
Turismo aktiboko jarduerak:
Suspergintzak eta bere aterpetxe-sareak lankidetza-hitzarmenak dituzte naturan egiteko kirol-jardueretan eta turismo aktiboan esperientzia handiena duten zenbait enpresarekin.
Guzti-guztiak Aktiba Elkarteko kideak dira, hau da, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura Kiroletako Enpresen Elkartekoak.
Enpresa horiek era guztietako jarduerak eskaintzen dituzte talde, elkarte, lagunarte, ikastetxe eta familientzat: kanoak, eskalada, abentura-parkea, arku-tiraketa, mendi-ibiliak...
Enpresa hauekin lan egiten dugu:
Erantsitako fitxategiak