Hostelling Internationalalbergues en red

Erdi Aroan, hiribildu bat fundatzerakoan, arrazoi defentsibo eta sozio-ekonomikoak direla eta harresi batez inguratzen zen. Lekeitioko harresiaren trazadurari dagokionez elizaren dorretxetik hasiko ginateke, hemen baitzegoen Elizatea.

Hemendik gaur eguneko Dominiken komentua inguratuz Dendari kale hasieran dagoen Atea portalera heltzen zen. Hemendik Pascual Abaroa etorbidea jarraituz, Artolaba eta Tortola kaleak batzen diren puntuan Zumatzeta atera iritsiko litzateke, San Cristobal enparantza zeharkatuko luke Apalloa atera helduz.

 Trinidade kaleko atzeko aldetik harresiak gaur egun mantentzen diren aztarnen norabidea jarraituko luke. Bergara kalean behera ekialderantz harresiak gaur egun Narea kalean mantenduriko harresi- aztarnekin bat egingo luke (14,12,10, 4 eta 2 zenbakiko hormen atzeko aldeak, ikustea posible ez direnak). Nuestra Señora del Buen Viaje edo San Pedro atea Narea eta Arranegiko Zabala bitartean legoke.

Hemendik Guzurmendia aterantz abiatuko litzateke, ate hau Apalloa kalearen beheko aldean eta udaitzaingoaren bulegoaren sarreran kokatzen zen. Azkenik, hemendik elizaren absidearekin bat egiten zuen harresi bat omen zegoen.

 Gizakien lehen aztarnak Lumentzako koban aurkitu dituzte, Santimamiñekin batera, goi-paleolitikotik erromanizaziorainoko Bizkaiko eremu kultural aipagarriena duen aztarnategia da.

 Antzina, gaur eguneko Lekeitio lekuan Bizkaiko Elizate-Elkartasuneko Kontzeju edo herri bat zegoen, bertan itsas gizon eta arrantzaleak bizi ziren. 1325. urtean María Díaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio karta eman zion Lekeitioko elizateari. Horrela hiribildu bihurtu zen eta zenbait onura juridiko, merkatal, fiskal, militar eta baita eriijioso ere ezarri zituen.

UDALETXEA (XVIII. mendea)

 Euskal Kontzejuaren ohiko eraikin barrokoa.

ANDRA MARIAREN ZERURATZE ELIZA (XV. mendea)

 Eraikuntza goriko berantiarra. Arreta berezia merezi dute atariak eta barru aldeko gotiko flmenko erako erretaula polikromatuak, Bizkaiako garrantzitsuena.

 HARRESIAREN AZTARNAK

Hilerriaren aurrean hasi eta Dendari kalean amaitzen da. Hemen “Portal de Atea”, barru aldeko bidaiarien sarrera nagusia aurkitzen zen.Paskual Abaroa etorbidean mandendu direnak.

TURPIN DORRETXEA(XVI. mendea)

 Ikutu gotikoa duen egikera errenazentistadun dorretxe-jauregia.

URIARTE JAUREGIA (XVII.mendea)

Erdi Aroko dorretxe baten inguruan eraikitako jauregi barrokoa.

DORRE ZAHARRA

Lekeitioko eraikinik zaharrenetarikoa.

GAMARRA ENPARANTZA

 Arranegi kalea, arrantzaleen gunea eta Dendari kalea, merkatari gunea, lotzen dituena.

HARRESI SU GERAZALEA (XV. mendea)

Lekeitioko hiriak jasan zituen suteen ondorioz egina.

 ARRANEGI ZABALA

Kale honetan jauregien eta arrantzale etxeen konbinaketa ondo baino hobeto nabaritzen da. Erdi Aroko ateetariko bathemen aurkitzen zen.