Suspergintza Elkartea

Programas culturales

danza figurativa taller logo nontzeberri nontzefilmak marcha zombie clowns

Suspergintza Elkarteak ekintzak, proiektuak, zerbitzuak eta ekimenak sustatu, garatu eta babestu egiten ditu, gizarteak kulturaren sorkuntzan eta gozamenean parte hartu dezan.

Zerbitzua hiru lerrotan zehazten da:

  • Zerbitzuen kudeaketa: kultura-arloko zenbait zerbitzuren kudeaketa integrala (kultur etxeetan, auzo-etxeetan, udal-tailerretan…). Gure kudeaketa-ereduan, garrantzi handia ematen diogu herritarren partaidetzari eta kulturaren sorkuntza kolektiboari. Era berean, epe ertainerako prozesuetan ere ematen diogu lehentasuna herritarren partaidetza aktiboari.
     
  • Proiektuen kudeaketa: teknologia berriak erabiltzeko zabalkunde eta kultura-partaidetzarako programak. Guzti-guztiak euskaraz egiten dira. Zentzu horretan, Nontzeberri web orria da gaur egun egindakoaren adibide ezin hobea (bai eta nontzeflash, nontzefilm eta argazklik eratorpenak ere). Epe ertain eta luzeari begira, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten da, eta bete-betean lan egiten da, tokian tokiko zein nazioarteko sorkuntza kulturalaren arloko partaidetza, zabalkundea eta sustapena askea izan dadin (euskaraz egindakoa), Interneten bidez parte hartuta.
     
  • Inoren kultura-proiektuetan garatutako lankidetza eta baterako partaidetza: lankidetza eta baterako partaidetzako protokoloak ditugu (artean, musikan, literaturan, ondarean…) zenbait talderekin (antzerki-taldeak, kultura-elkarteak, talde bereziak…) edo sustatzaileekin (proiektu artistikoetako ekoizpen-etxeak, artearen zein kulturaren arloko prestakuntza-erakundeak…), betiere proiektu horiek honako hiru eskakizun hauek betetzen dituztenean:
    • Herritarrak egindako kultura-proiektuan bertan bete-betean inplikatzea.
    • Errealitate sozial eta kulturalari buruzko azterketa eta hausnarketa sustatzea.
    • Proiektuak ingurune hurbilean (udalerria, auzoa…) eta bertako errealitatean lekuratzea eta ingurune horretako baliabide espazial, pertsonal eta sozialak erabiltzea, batez ere.

Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao | tlf. 944 008 060 | fax 944 008 061 | Zaintzea | Nontzeberri | Bakeola | lege oharra