Suspergintza Elkartea

nor garen

entradaSuspergintza Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta, 1988. urteaz geroztik, gizarte, kultura eta hezkuntza arloko jarduketarako programak eta ekipamenduak diseinatu eta kudeatu egiten ditu, pertsonen eta taldeen garapen integrala lortzeko.

 

 

xedea

gente en la calleOro har, gizartearen eta, batez ere, ume, gazte, emakume, adineko, gizarte-baztertu, egoera txarragoan bizi direnen… bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, zerbitzu zuzenak edo zeharkakoak eskaintzea talde horiei.

 

 

 

ikuspegia

ganbaraBere helburuaren arabera lehentasunezkoak diren taldeei eskainitako zerbitzuen bitartez, honako hauexen premiei erantzutea, gizarte, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak sustatzeko: instituzio publikoak eta pribatuak, elkarteak, fundazioak, ikastetxeak edo enpresak.

 

 

balioak

elgiendo lapices de colorespasandose una pelota
  • Gizarte, hezkuntza eta kultura arloko ekintzarako orientazioa eta hurbiltasuna.
  • Errealitatea eraldatzeko ikuspegia eta egoera txarragoan bizi diren taldeen sustapena.
  • Banan-banan edo taldean proiektuarekin bat egiteko prozesua. Giza baliabideen kudeaketa pertsonala.
  • Partaidetzan oinarritutako zentzuzko antolamendua eta barne-dinamika. Egitura iragazkorra bezain irekia.
  • Gure hartzaileen premietara egokitzeko eta garatzeko prozesua. Etengabe hobetzeko prozesuak.
  • Komunikazioa eta lankidetza ahalik eta erakunde eta pertsona gehienekin. Lankidetzarako instituzio porotsua.
  • Irizpide independentea eta kudeaketarako autonomia.

 

onarpenak

eusko jaurlaritza - bikainEusko Jaurlaritzaren Kultura saila, hizkuntza politikarako sailburuordetza, Suspergintza Elkarteak MAILA ERTAINA egiaztatu du BIKAIN ereduaren arabera egindako kanpo-ebaluazioan. Ebaluazio honen bitartez euskararen agerpena, erabilera eta kudeaketa neurtu dira, Bikain Ebaluatzaile Klubaren eskutik.

 

 

ekoscanIHOBE, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak egiaztatzen du SUSPERGINTZA ELKARTEAk Ingurumena Hobetzeko Ekoscan® Kudeaketa Sistema ezarri duela. IAC enpresak ikustatu du sistema hori, eta IHOBEren 2004ko Ekoscan Arauarekin bat dator 0186-08 erregistro-zenbakia eman zaio.

 

Suspergintza Elkarteko bazkideak (alfabetoko hurrenkeraren arabera)

logo caritas b+ilbao logo logo
  • Bilboko Elizbarrutiko Cáritas
  • Euskalerriko Eskautak Bizkaia
  • EDE Fundazioa
  • José Alberto Vicente

Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao | tlf. 944 008 060 | fax 944 008 061 | Zaintzea | Nontzeberri | Bakeola | lege oharra