Suspergintza Elkartea

Gasteizen, irailaren 14an, astelehena

SUSPERGINTZA ELKARTEAK EMAKUNDEKO “AUKERA BERDINTASUNERAKO LANKIDETZA ERAKUNDEAREN” AITORPENA JASO DU

reconocimiento igualdad

Suspergintza Elkarteak “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde” izendatzen duen bereizgarria jaso zuen Maria Silvestre Emakundeko zuzendariaren eskutik irailaren 14an. Ekitaldia Emakunderen egoitzan egin zen eta bereizgarria Jose Puyo Suspergintza Elkarteko presidenteak hartu zuen, Conchi Martin, Eukene De Miguel eta Maider Galarraga EDE Taldeko berdintasun egitasmoko hiru arduradunekin batera.

logo emakunde logo entidad colaboradora

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea izateko beharrezko baldintzak honako hauek dira: enpresan gizon eta emakumeen egoerari buruzko diagnostikoa egitea, eta arlo horretan ekintza plan positiboa gauzatzeko konpromisoa hartzea. EDE Taldean (EDE Fundazioa, Suspergintza Elkartea eta ST·Elkarteak osaturiko taldea) Plan horrek “Orekatuz” izena hartzen du.

Une honetan jada 36 dira lankidetza erakundearen bereizgarria jaso duten entitateak. Bereizgarri hau 1994 urtean sortu zen euren erakundean emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartzen duten enpresa eta entitateen lana aitortzeko, eta horrela, ekimen berriak sustatu lan eta gizarte arloan. EDE Fundazioak jasoa zuen jada bereizgarri hau 2004 urtean.

Suspergintza Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 1987an eratu zen. Bere eginkizuna gizarte-ehunaren garapena sustatzean datza, bereziki gizarte-hezkuntza esparruan, gizarte- eta kultura-esparruan, eta gizarte-komunitate esparruan. Elkarte, kolektibo, talde eta entitateen garapen instituzionala laguntzen duten zerbitzu integralen kudeaketan dago espezializaturik.

Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao | tlf. 944 008 060 | fax 944 008 061 | Zaintzea | Nontzeberri | Bakeola | lege oharra